Oso pozik gaude Access Sierra Leone-rekin elkarlanean aritu ahal izateagatik, bereziki bere sortzaileetako bat, Laura Petkute, Play Time-ko taldeko kide delako. Larunbatean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, eta han asko egongo da emateko eta jasotzeko!
Bisitatu beraien web orria https://accesssierraleone.wixsite.com/access edo Facebook, proiektu handi honi buruzko informazio gehiago lortzeko.
Egitasmoaren helburu nagusia haur pobreei eskolara joateko behar dituzten materialak eta funtsak ematea da, ebolaren gaitzaren ondorioz gurasoak galdu zituztelako eta hezkuntza ordaindu ezin dutelako. Access Sierra Leonek 170 haur finantzatzen ditu gaur egun, eta irailean uniformeak eta eskola materialak eman zizkieten 50 umeri, baina gehiago babesteko funtsik gabe geratu dira. Zure laguntza behar dute!